VIENAKO ZIRKU ETA PAILAZO MUSEOAN

 

Gari Muñoz, hirukoteko aurpegi zuriduna, Vienako Zirku eta Pailazo Museoan izan zen, museoko arduraduna den Christoph Enzinger zuela anfitrioi.

Oso garrantzitsua da 250 urte betetzear doan zirku modernoaren mundua eta bertako pailazoen historia sakonki ezagutzea, inspirazioa bilatu eta gero gure ikusleei tradizio honen onena eskaintzeko.

Ikusgarria den museo honetan Austriako zirkuaren bilakaera ikasi daiteke, pailazoak erabilitako jantzi eta tresna bitxiak ikusi eta nola ez, Vienan hain ezaguna den Prater jolas parke famatuan ibilitako artista, antzoki eta zirkuaz ere hitz egiten du.

Austriako zirku zaleen webgunean ere www.circusarchiv.blogspot.com, bisita hau aditzera eman dute.

Tutik Clowns