SUPITUKI

Loading Map....

Eguna/Ordua
Eguna(k) - 2018/04/28
17:00

Kokapena
Lazkao Txiki plaza

Kategoriak Kategoriarik gabe

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak “SUPITUKI” saioa eskaintzen dute LAZKAOko Lazkao txiki plazan, arratsaldeko 17:00etan

Hastera doa, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen saioa, beti bezala musika joaz. Baina… arazo handi bat dute buruan, kontratatua zegoen magoa ezingo da iritsi!

Ala ere ikuskizunak hasi behar du, laguntxoak zain bai daude. Garik magia pixka bat egiten dakienez zertxo bat egiten saiatuko da, baina azkenik, supituki, eta Montxo eta Joselontxoren laguntzaz, magia eta algaraz beteriko ikuskizun paregabea sortuko dute.

Eta ikuskizun honetan faltako ez dena ere, ikusleriaren parte-hartzea izango da.

Azkenean zorionez eta supituki dena konpondu da, eta ordu betez, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen barre, musika, parte-hartzea eta algaraz gozatuko dugu.