Nor gara

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazo hirukotea, “clown” batek eta bi “augustok” osatzen dute.

Gari

Gari

Aurpegi zuriduna da, elegantea, azkarra, jantzi dotorez hornitua eta beti agintzeko prest.

Gari

Montxo

Traketsa, baldarra, baina oso dibertigarria eta alaia.

Gari

Joselontxo

Inozo samarra, era bat maitagarria.

Bere helburua, haurrak eta helduak barrez lehertzea eta ondo pasatzea da, zirkoko pailazoa eredutzat hartuta. Maiz izan dira Gari, Montxo eta Joselontxo Europako zirkoetako pistetan lanean.

Hiru pailazoen artean, ordu beteko saioa osatzen dute. Bai haurrak bai helduak primeran pasatzeko aproposa diren ikuskizun paregabeak.

Eta zirkoan aurkezteko, 15 minutuko iraupena dituzten “numero” edo saio bereziak eta tarte edo sketch komikoak ere egiten dituzte hizkuntza desberdinetan: euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingeleraz eta aleman-eraz.

 

Tutik Clowns