PETITXOU

PETITXOU

Bidai luzeetatik etorri berriak… Europako zirkoetan parte hartzetik… Gari, Montxo eta Joselontxo, Tutik Clowns, prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien Ikuskizun handia eskaintzeko prest!… Baina, zer gertatzen da? Emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi! Zapata handiak… sudur gorriak… saxofoia… tronpeta… tuba…falta dira!  Zer egin orain? Ikusleak zai daude eta ikuskizunak hasi behar du!

 

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak, Tutik Clowns, musika, magia eta humorez beteriko esketx desberdinez beteko dute eszenatokia, familiei eta batez ere haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarri honetan. Taldearen 25 urteak ospatzeko ekoiztutako ikuskizun berezia!

 

Tutik Clowns, Gari, Montxo eta Joselontxok hasieratik apustua egin zuten pailazoaren tradizioan oinarritutako humorean, antzerki lengoaiara adaptatuz eta familia osoei zuzenduz. Honela “Petitxou” ikuskizuna, hasieratik bukaerara haurren eta helduen atentzioa lortzeko asmokin sortua da, ikusleak barre egitea, ondo pasatzea eta emozionatzea lortuz.

 

Format : 3 pailzoa

Duration: 60 minutu