TUTIK CLOWNS - Gari, Montxo & Joselontxo

AZKEN AUKERA!

Tutik Clowns konpainiaren 25 urteak ospatzen dituen “Petitxou” ikuskizun arrakastatsua kontratatzeko azkeneko hilabeteak! Ez ezazu gehiago itxaron eta goza ezazue zuen antzokian barre egiteko aukera paregabe honekin!

Petitxou ikuskizun arrakastasua kontratatzeko azkeneko aukerak

Gehiago irakurri

GARI, MONTXO ETA JOSELONTXO PAILAZOAK – TUTIK CLOWNS – NOJAKO MAGIA ETA ZIRKU JAIALDIAN

Cantabriako Noja herrian abuztuaren 15ean ospatuko den Magia eta Zirku Jaialdian hartuko dute parte Tutik Clowns – Gari Montxo eta Joselontxo pailazoak.

 

Nojako Magia eta Zirku Jaialdiaren kartela

 

Zirkuko umorea ez da faltako jaialdian eta mago eta akrobata artean, hirukote zoragarri honek, haur eta helduentzat zuzendutako sketx barregarriak aurkeztuko dituzte. Raúl Alegría, Santanderreko magoak antolatutako jaialdi honetan, bere saio magikoez aparte, Frantziako Gerarld Le Guilloux mago ikusgarria, Argentinako Mirko sabelhiztun eta magoa eta Chus, Esti eta Dario akrobatak Gala Nagusian ikusteko aukera izango da.

Familian ondo pasatzeko aukera paregabea!

Gehiago irakurri

ARRIGORRIAGAKO CLOWN ETA PAILAZOEN NAZIOARTEKO XXVII. JAIALDIAN

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak – TUTIK CLOWNS konpainia, 2022ko Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVII. Jaialdian hartuko du parte, igandean, maiatzaren 8an, eguerdiko 12:00etan polikiroldegian.

TUTIK CLOWNS - Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak 2022ko Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVII: jaialdian, maiatzaren 8an, 12:00etan polikiroldegian.

 

Betiko zirkuko pailazoen magia eta umoreaz gozatzeko aukera paregabea, non haurrak eta helduak barrez lehertzeko aukera izango duten, poesia, zuzeneko musika eta barregarritasunez beteriko ikuskizun zoragarrian: “Petitxou”.

 

Gehiago irakurri

BIZI GABONAK TUTIK CLOWNS PAILAZOEKIN TORRELAVEGAKO ZIRKUAN

TUTIK CLOWNS – Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Gabon dibertigarri eta alaiak familiarekin pasatzera gonbidatzen zaituzte Torrelavegako Gabonetako zirkuan, Raúl Alegría eta Lucía Rivero mago eta ekoizleen eskutik, eta bere zirku konpainia osoarekin, 2021eko abenduaren 19tik, 2022ko urtarrilaren 2ra. ¡Primeran pasako duzue!

Gehiago irakurri

TUTIK CLOWNS PAILAZOAK ZIRKUAN BERRIRO!

TUTIK CLOWNS, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Santander hiriko Quimera Zirkuan izango dira, Cesar Dias komikoa eta Raúl Alegría mago eta ekoizlearekin batera. 2021eko uztailaren 23tik abuztuaren 1era.

Etorri ondo pasatzera!

 

 

 

Gehiago irakurri

PETITXOU ikuskizuna!

TUTIK CLOWNS pailazoen 25 urteak ospatzeko sortutako ikuskizun dibertigarri eta zoragarria!

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak – TUTIK CLOWNS, 25 urte ospatzen ditugu Euskadiko antzokietan eta festetan eta Europako zirku nagusietako pistetan lanean.

Eta behar den bezala ospatzeko, emozio, magia, musika eta umorez beteriko ikuskizun berri bat aurkezten dizuegu: PETITXOU.

Gehiago irakurri

ZIRKUAN

Zirkuko saio batek hain beharrezkoak dituen alaitasuna, ilusioa eta humore txuria ekartzen dute. Bai haur eta bai helduek karpa azpian bilatzen duten ikonoak dira.
Edozein zirku ikuskizunean ezinbestekoak diren pertsonaiak.

ANTZOKIAN

Espazio eszeniko berezi onen magia, argiak, dekoratu eta giroak, ikuskizunaren xehetasun guztiak hobeto baloratu eta gozatzeko aukerak ematen ditu: mimika, erritmoa, eszenografia, jantziak.

Jaun eta andreok…

– Ikuskizuna hastera doa –

Ikuskizun berria

– Petitxou –

25. urteurreneko super ikuskizuna!

Agenda

No event found!

Prentsa

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak, TUTIK CLOWNS, 25 urte betetzen dituzte Euskal Herriko eszenatokietan eta Europako zirkuetako pistetan lanean.