ARRIGORRIAGAKO CLOWN ETA PAILAZOEN NAZIOARTEKO XXVII. JAIALDIAN

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak – TUTIK CLOWNS konpainia, 2022ko Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVII. Jaialdian hartuko du parte, igandean, maiatzaren 8an, eguerdiko 12:00etan polikiroldegian.   Betiko zirkuko pailazoen magia eta umoreaz gozatzeko aukera paregabea, non haurrak eta helduak barrez lehertzeko aukera izango duten, poesia, zuzeneko musika eta barregarritasunez beteriko ikuskizun zoragarrian: “Petitxou”.  

PETITXOU ikuskizuna!

TUTIK CLOWNS pailazoen 25 urteak ospatzeko sortutako ikuskizun dibertigarri eta zoragarria! Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak – TUTIK CLOWNS, 25 urte ospatzen ditugu Euskadiko antzokietan eta festetan eta Europako zirku nagusietako pistetan lanean. Eta behar den bezala ospatzeko, emozio, magia, musika eta umorez beteriko ikuskizun berri bat aurkezten dizuegu: PETITXOU.