Gari

Gari, « Clown »-a, pailazo edo clown jokoaren dinamizatzailea da. Bere makillaje zuria, bekaina beltz eta bereizgarriaz hornitua, pertsonaia honen bitxitasuna definitzen du, pertsonaia bikaina, agurgarria, aristokratikoa, jantzi dotore eta dirdiratsuekin jantzia.
Taldeko anai zaharrena da, azkarra, ironikoa, beti agintzeko prest, bere kideen artean errespetu eta mirespena lortzen duena.

Montxo

Montxo, “Augustoa” da eta taldean komedia irudikatzen duen pertsonaia. Berritsua, bihurria, pikaroa, alaia eta dibertigarria da.
Sorbalda gainetik begiratzen du Clowna, bera baino azkarragoa dela pentsatzen bai du, baina Clownak bere jakinduria adierazten dionean, lotsati eta txundituta gelditzen da.
Pertsona heldu baten eskarmentua du, baina haur baten logikaz mugatua.

Joselontxo

Joselontxo “Kontraugustoa” da. Taldeko pertsonaia naif-a da. Inozentea, on-puska, maleziarik gabekoa.
Bere anaia de Montxoren miresle eta jarraitzaile sutsua, berekin parte hartzen du nahaste, asmakizun eta abenturetan.
Beti denetarako prest, nahiz eta batzuetan, nahigabe, taldeko beste partaideen lanak zapuztu.